Baleak ikusi ditut
  • Baleak ikusi ditut1
  • Baleak ikusi ditut2
  • Baleak ikusi ditut3

Baleak ikusi ditut

Javier de Isusi

168 páginas. Color
Cartoné. 17.0 x 24.0 cm
ISBN: 978-84-15685-60-9
18.00 €

Proventzako kartzela batean ezagutuko dute elkar Josuk eta Emmanuelek; bata etakide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia. Handik ia mila kilometrora bizi da Anton, Josuren txikitako laguna; ETAk aita hil zion hogeita bost urte lehenago, eta heriotza horren itzalean bizi da oraindik ere.

Javier de Isusik –Los viajes de Juan Sin Tierra komiki sailaren egileak–, gertakizun erreal batean oinarria duen nobela grafiko zirraragarria proposatzen digu oraingoan; elkarren kontrako bideak ibiltzea suertatu zaien hiru pertsona dira protagonistak, eta, hala ere, elkarrekin topo egin nahi dute, pertsona moduan topo egin.

Dokumentazio lan handia egin du Isusik, eta funtsean gertaera erreal bati lotu bazaio ere, argi utzi du bere jarrera “ez dut narrazio historiko bat edo kazetaritza-kronika bat egin nahi izan, ezta nire bizi esperientziatik urrun dauden pertsona batzuei gertatutakoa kontatu ere, nire ahaletatik kanpo baitago hori. Komikian agertzen diren pertsonaiak asmatutakoak dira, eta ondo dokumentatu naizen arren, neure barnean egin dut bilaketa handiena: nola sentituko nintzateke halako egoera batean banengo? Horixe da neure buruari etengabe egiten nion galdera, pertsonaien larruan sartu nahi nuenean”.

Bilboko egileak onartzen du, halaber, “muga eta baldintza politiko, sozial eta pertsonal askoren ondorioz, erabaki nuen berez atera behar zitzaidala istorio hau, bestela ez nuela kontatuko; hau da, bide horretan gidatuko ninduten pertsona egokiak topatzen banituen eta haiek laguntzeko prest bazeuden, gidoia erraz sortzen bazen”.

Patxi Zubizarreta idazlea honela mintzo da komikiaz: “Hona Javier de Isusik irakurleoi egiten digun erronka intelektuala eta emozionala. Hona Euskal Herriko historiaren azken lau hamarkada zurrunbilotsuen halako ikuspegi zabala. Eta hona, finean, narrazio urdin-horixka eta gordin bat guk zer pentsa eta zer sentitu izan dezagun, alegiaren kutsua hartzen duen itsasaldi ekaiztsu honetan axolagabe gera ez gaitezen, agian balearik ikus dezagun...”.