Maríak 20 urte ditu
  • Mariak20urteazkena 1
  • Mariak20urteazkena 2
  • Mariak20urteazkena 3

Maríak 20 urte ditu

Miguel Gallardo, María Gallardo

64 páginas. Tres colores
Cartoné. 17.0 x 24.0 cm
ISBN: 978-84-16251-10-0
  • 12.00 €

Badira zazpi urte eta erdi María eta biok argitaratu zela –Maríak 20 urte ditu jada–, eta Miguel Gallardo berriro datorkigu alabaren begiratua eta hark munduarekiko duen harremana kontatzera. María, artean ere, Kanarietan bizi da, eta aita Bartzelonan, handik hiru ordura hegazkinez. Jada ez dira resort batera joaten oporretan, “giriez nekatu baikara” azaltzen du Miguel Gallardok irribarrez. “Orain, uda partean, Bartzelonara eta eta Costa Bravara joaten gara”.

Elkarrekin pasatzen duten udako hilabete eta erdi horretako egunkaria da hau, egiten dituzten eta gertatzen zaizkien gauzena. “Orain ere sarri egiten dugu barre, eta zerrendak, eta Mariak jartzen duen musika entzuten dugu. Maríak Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) du, baita lehengo irribarre itsaskor bera, eta lehengo umore berezi hori. Zortzi urte pasatu dira María eta biok idatzi eta marraztu nuenetik, eta harrezkero María asko hazi da, gauza batzuk aldatu dira eta beste batzuek bere horretan jarraitzen dute; halako gauzez eta etorkizunaz mintzo da liburu hau” adierazi du Miguel Gallardok.

Argitaratu zen unetik beretik, arrakasta handia lortu du María eta biok lanak. Gaztelaniazko edizioan 20.000 ale baino gehiago saldu dira eta beste 9 hizkuntzatan argitaratu da (errusiera, frantsesa, italiera, alemana, portugesa, poloniera, katalana, galegoa eta euskara), Catalunyako Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen eta zinemarako bertsioa ere egin da, Félix Fernández de Castrok zuzendurik. Liburu horren eraginez, munduko hainbat tokitan eman izan ditu Miguel Gallardok hitzaldiak autismoari buruz, eta orain, Maríak 20 urte ditu honekin, neskaren begiratua nola aldatu den erakustera datorkigu.

“Gallardok eguneroko bizitzaren txikikeria aztoratzaile, amorragarri zein samur horiek azaltzen dizkigu gehien bat, alaba autista bat duenaren egunerokoa”. Libération

“Baikortasun itsaskorra dario istorioari”. El País