• orrialde: 64
  • Color: Kolorea
  • Tapas: Azal hegalekin
  • Formato: 17 x 21,5 cm
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-10332-22-5
  • EAN: 9788410332225
  • Año de edición: 2025

Biga 8. Aldaketak datoz!

Romain Pujol, Vincent Caut

Edición en papel: 12,00 €
  • orrialde: 64
  • Color: Kolorea
  • Tapas: Azal hegalekin
  • Formato: 17 x 21,5 cm
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-10332-22-5
  • EAN: 9788410332225
  • Año de edición: 2025

Biga bihurrikerietan aditua da, eta jolastokiko izarra. Halere, haren botereek ezin dute edozer lortu; hain zuzen ere, ezin izango du ekidin Banbu, duen lagunik onena, etxez aldatzea. Gainera, hark ez dio ezer esan! Zer egingo du Bigak traizio horri erantzuteko? Adi planari: lehenik, ez dio gehiago hitz egingo Banburi; ezin du sinetsi nahita horrenbeste mindu izana. Eta, bigarrenik, beste lagun on bat bilatzea; hura asmatu behar izatea ez da arazo bat izango… 

Bilduma honek euskarazko irakurleen etxeak eta bihotzak hartu ditu, eta 20.000 ale baino gehiago saldu dira jada. Zortzigarren argitalpen honetan, haur guztiek bizi dituzten egoerak izango ditugu irakurgai: lagunen artean sekretuak egotea, maite dugun norbaitek alde egitea, mendekua hartzeko nahia… Edonola ere, Romain Pujol gidoilariak oreka perfektua lortzen du landutako gaien seriotasunaren eta komikia ardatzen duen umorearen artean. Horrez gain, Vicent Caut marrazkilariaren trazua ere nabarmentzekoa da: aurreko argitalpenetan baino dinamikoagoa da, cartoon estilokoa ia. Egileak adierazi duenez, “ez da horren estatikoa, bizitasun handiagoa du”. Ez dugu inolako zalantzarik, Bigak beste abentura asko biziko ditu.

“Uste genuen ikusten posible den guztia ikusia genuela, baina Pujolek eta Cautek haien talentuak batu dituzte berriz ere eta beste atal bat gehitu diote irakurle txikientzako komiki bilduma berezienetako bati. Oraingoan ere, kontakizunetan konbinatu dituzte gag bikain-bikainak eta aurreko aleetan ikusitako trazu garbiak”.
Canal Lector

¡Ups!

Lo sentimos, parece que algunos productos no están disponibles en esa cantidad.