- Páginas: 96
- Color: Kolorea
- Tapas: Azal gogorra
- Formato: 18 x 22,5 cm
- N.º edición: 1
- ISBN: 978-84-18215-47-6
- EAN: 9788418215476
- Año de publicación: 2021
- Traducción: Bego Montorio
- Colección: Txikiberri
- Serie: Claude eta Morino (euskera)
Claude eta Morino 2. Zorionak zuri!
Adrien Albert
- Páginas: 96
- Color: Kolorea
- Tapas: Azal gogorra
- Formato: 18 x 22,5 cm
- N.º edición: 1
- ISBN: 978-84-18215-47-6
- EAN: 9788418215476
- Año de publicación: 2021
- Traducción: Bego Montorio
- Colección: Txikiberri
- Serie: Claude eta Morino (euskera)
Morino zezenaren urtebetetzea da, eta auskalo zer prestatu duen Claude eskeletoak lagunaren eguna ospatzeko. Ez da ohiko ospakizun bat izango, hori seguru. Meriendatxo bat hondartzan, agian? Edo beste bidaia bat karabanan? Zaila da aurretik jakitea, zeren Clauderen oina arrain txiki baten ahoan desagertu, arrain handiago batek arrain txikia jan, eta arrantza-ontzi batek arrain handia harrapatuko baitu. Nola edo hala, oin hori topatu beharra dago! Bi lagunek hondartza nudista bat zeharkatu behar badute Kapetonera heltzeko edo Purrustegi sorginaren erratzetako armairura sartu behar badute, hala egingo dute, eta gerorako utziko urtebetetze tarta.
Adrien Albertek adiskidetasunari eta hazteari buruzko alegia bat eskaini zigun Claude eta Morinoren lehen abenturan, eta ildo berari jarraitzen dio bigarren liburuki honek, beti ere umore absurduaz eta nonahiko samurtasunez apaindurik.
"Beti bezala, bikaina, berritzailea, originala eta zirraragarria da komiki txiki hau. Berehala harrapatuko gaitu, ekintzaren eta kontakizunaren ustekabeko norabide aldaketak lagun, erraz irakurtzen den istorio mamitsua baita”.
"Sorta hau dibertigarria, bitxia, nahasgarria, zentzugabea, harrigarria, originala edo txinpartatsua dela esan dute. Hitz batean esanda, harribitxi bat”.
"Komikia egoera barregarriez betata dago, eta, hala, liburuari josita geldituko dira umeak, lehen orritik azkeneraino".