• Traducción: Bego Montorio
  • Páginas: 168
  • Color: Kolorea
  • Tapas: Paper-azala azal-hegalekin
  • Formato: 17 x 21,5 cm
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-18909-12-2
  • EAN: 9788418909122
  • Año de publicación: 2022
  • Colección: Txikiberri
  • Serie: Iratxo txikia

Iratxo txikia eta shatranj partida

Álvaro Ortiz

Edición en papel: 18,00 €
Comprar en librerías
Edición digital: 5,00 €
  • Traducción: Bego Montorio
  • Páginas: 168
  • Color: Kolorea
  • Tapas: Paper-azala azal-hegalekin
  • Formato: 17 x 21,5 cm
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-18909-12-2
  • EAN: 9788418909122
  • Año de publicación: 2022
  • Colección: Txikiberri
  • Serie: Iratxo txikia

7 urtetik gorako iratxoentzat

Bazen behin ekialde urruneko herrialde bateko sultan bat, iratxo bati bi gurari eskatzeko aukera zuena. Halako batean, Amina alabak eta jauregiko bizimodu bakartiaren tristurak bultzaturik, iratxoari deitzea deliberatu zuen sultanak, oso gurari xume bat eskatzeko: shatranjean -xakearen antzeko antzinako mahai-joko bat- aritzeko lehiakide bat. Aita-alabak zur eta lur geldituko dira lehenagoko iratxoaren ordez haren alaba Ayu azaltzen zaienean, sultanaren guraria betetzeko asmotan. Iratxo txikia, ordea, oso gaztea da, eta ez da ondo moldatzen ez shatranjean, ezta magia kontuetan ere. Horren ondorioz, neskatila biek eta haien lagun Ahmedek oso urrunera egin beharko dute bidaia, Ayu iratxo eskarmentu gabearen hanka-sartzeak zuzentzeko.

Álvaro Ortizek zinez baliatu ditu bere kontalari dohainak irakurle gazteenen mesedetan, eta mitologia klasikoaren kutsua duen abentura guztiz modernoa sortu du. Elkarrizketa arinek, nonahi azaltzen den umoreak eta marrazki dinamikoek osatzen dute Aragoiko egileak asmaturiko kontakizuna, eta haren eskutik barneratuko gara basamortuan eta urruneko jauregietan, Ayuren abenturen arrastoan. Gehiago etorriko ahal dira!

“Álvaro Ortizek badaki nola egin bere pertsonaiekin maitemindu gaitezen, beti haiekin egoteko gogoa izan dezagun. Ayu nire laguna izatea nahi dut!”
Enrique  Lorenzo, Los Futbolísmos bildumaren marrazkilaria

 

“Álvarok iraganeko fabula bat dakarkigu, ikaskizun berriez josia. Huts eginez ikasteko eta perfektua ez izateko eskubide ia ahaztua errebindikatzen du, baita jende onaz inguratzeko beharra ere, apurka apurka haziz joango bagara. Gozokien modura oparituko dut liburu hau!”
Sara Soler, Us nobela grafikoaren egilea

 

Ya tienes esta edición digital en tu carrito de compra.

No puede comprarse la misma edición digital más de una vez por pedido.