- Páginas: 64
- Color: Kolorea
- Tapas: Azal gogorra
- Formato: 18,5 x 23,5 cm.
- N.º edición: 1
- ISBN: 978-84-17575-79-3
- EAN: 9788417575793
- Año de publicación: 2020
- Traducción: Jon Muñoz
- Colección: Txikiberri
Tigrea amesgaiztoaren kontra
Emily Tetri
- Páginas: 64
- Color: Kolorea
- Tapas: Azal gogorra
- Formato: 18,5 x 23,5 cm.
- N.º edición: 1
- ISBN: 978-84-17575-79-3
- EAN: 9788417575793
- Año de publicación: 2020
- Traducción: Jon Muñoz
- Colección: Txikiberri
6 URTETIK AURRERA
Tigrea zorioneko umea da: munstro bat dauka ohe azpian bizitzen. Gauero, Tigrea eta Munstroa jolasean aritzen dira argiak itzaltzeko ordua arte. Jakina, Munstroa ez da sekula Tigrea ikaratzen ahalegindu, lagunek ez baitute halakorik egiten. Baina Munstroak norbait ikaratzeko premia du... munstro bat baita, azken finean. Beraz, Tigrea lo dagoen bitartean, Munstroak haren amesgaizto guztiak uxatzen ditu. Bere lagunari esker, Tigreak amets goxoak besterik ez ditu. Baina ilunpean zain hortxe badago amesgaizto hain handi eta gaizto bat, non Munstroa ez baita gai harekin bakarrik borrokatzeko. Elkarlanean eta kemen handiz bakarrik lortuko dute biek amesgaizto hori uxatzea.
Irakurle gazteentzako nobela grafiko xarmagarri honetan, Emily Tetri komikigileak frogatzen du bi lagun min ustekabekoenak ere talde garaiezin batean elkar daitezkeela, baita munstrorik beldurgarrienaren aurka ere. Mesanotxean uzteko obra ezin hobea.
“Txikitan amesgaizto asko izaten nituen, eta horregatik idatzi dut liburu hau ni bezalako ume guztientzat, amesgaiztoak ongiegi imajinatzen dituzten horientzat”.
Emily Tetri
Tigrea amesgaiztoaren kontra komikiak sari eta aipamen ugari jaso ditu, besteak beste, Theodor Seuss Geisel 2019, ohorezko liburua; album ilustraturik onena, Kirkus Reviews 2018; nobela grafikorik onena, School Library Journal 2018. Haurrentzako argitarapen onenerako hautagaia ere izan da Eisner sarietan, 2019.
“Tetrik adiskidetasun mina, irudimena, kemena eta elkarlana gai dituen ipuin goxo eta onbidezko bat ondu du. Lorena Alvarezen Gaueko argiak liburuaren zaleentzat bereziki eta gauez ikaratuta egon den edo gaueko ikararen oroitzapena duen edonorentzat gomendatua”.
School Library Journal
“Ahalduntzearen mezua dakar artelan eder eta dinamiko honek; formatu ireki eta erakargarria duen ipuin hau aukera natural bat da umeentzat, eta irudidun liburuetatik nobela grafikoetarako trantsizioa egiten du”.
Booklist
“Tetrik arkatzaz eta akuarelaz ondutako binetek tigrekumearen hazpegi liluragarriak atzematen dituzte (...). Arrakalarik gabeko narrazio bisual batekin eta emozio sorta hunkigarri batekin debut bikaina egin du Tetrik”.
Publishers Weekly