• Traducción: Bego Montorio
  • Páginas: 64
  • Color: Kolorea
  • Tapas: Azal gogorra
  • Formato: 20 x 26 cm
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-18909-74-0
  • EAN: 9788418909740
  • Año de publicación: 2023
  • Colección: Txikiberri

Uxío eta lagunak

Martín Romero

Edición en papel: 14,00 €
Comprar en librerías
  • Traducción: Bego Montorio
  • Páginas: 64
  • Color: Kolorea
  • Tapas: Azal gogorra
  • Formato: 20 x 26 cm
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-18909-74-0
  • EAN: 9788418909740
  • Año de publicación: 2023
  • Colección: Txikiberri

6 urtetik gorako lagun onenentzat

Umeentzako beste komiki bat dakarkigu Martín Romero komikigile eta ikus-entzunezko animatzaileak. Uxíoren abentura berriak dira, izen bereko komikian -Uxío (Astiberri 2020)- plazaratu zen ume ameslari eta irudimentsuaren abenturak. Aurreko horretatik guztiz aparte irakur daitekeen album honetan, ez da Uxíorena entzungo dugun ahots bakarra. Harekin batera azalean tokia hartu duen Anari, Uxíoren lagun onenari entzungo diogu, baita Rosendari eta Alexi ere, gero eta irekiagoa den Uxíoren unibertsoa osatzen duten lagun horiei.

Lehen albuma ezin egokiagoa zen sei urtetik gorako irakurleentzat edo irakurketa arazoren bat izan lezaketenentzat. Uxío eta lagunak hau ere komiki aparta da euskaraz, gaztelaniaz, katalanez edo galegoz irakurtzen hasten direnentzat, eta mezu benetan garrantzitsuak aurkituko ditugu bertan, hala nola gizarteratzearen balioa, inklusioa edota ingurumena zaindu beharra. Bigarren ale honetan kontakizun samurrak, koloretsuak, poetikoak eta askotan surrealistak agertuko zaizkigu. Aforismo bat bezain laburrak batzuk, lagunekin emandako arratsaldeak bezain luzeak beste batzuk. Eta jolasteko modua ere eskaintzen digu Romerok, babesorrietan bi mahai-joko marraztu baititu.

Sergio Benítezek honela kalifikatu zuen Uxío, haurrentzako komikiaren arloko 2019ko Castelao sariduna, Fancueva blog espezializatuan: “haurren mundu irudimentsua ezin hobeki ulertu izanaren adibide argia (…) bada Uxío-n gauza bat zeharo liluratu nauena, planteamendu bisualaren xalotasunaren gainetik: nola uztartzen dituen Romerok, komiki osoan zehar eta modu oso sotil, ia ikusiezinez, bizitzarako ikasbide oinarrizko zenbait, gutxieneko zentzua duen guraso orok bere umeek gogoan gordetzea nahiko  lukeen horietakoak”.

Uxío eta lagunak haurrentzako komiki zoragarria da, bikain marraztutakoa, maitasunez eta ilustrazio klasikorako begirunez josia. Irudimenez eta pertsonaia maitagarriez beteriko lan honek uztartu egiten ditu komikigintza eta errealismo magikoa: oilo erraldoiak, brokoli-arbolak edo itsasontzi pirata hegalariak”.
Alberto Vázquez (animazio zuzendaria eta komikigilea)
“Irakurlearen amesteko gaitasuna sustatzen duen liburu ustekabez betea”.
Yexus, El Diario Montañés
“Mafaldaren edo Calvin eta Hobbesen irudimen suharretik zenbait elementu maileguz hartuta, nota onaz gainditu du Martín Romerok haurrentzako komikigintzaren sarrera proba”.
Josep Oliver, Papel en blanco
“Ederra benetan, eta hain da dibertigarria umeek behin eta berriro irakurriko baitute, nekatu gabe”.
Jesús Jiménez, RTVE.es

¡Ups!

Lo sentimos, parece que algunos productos no están disponibles en esa cantidad.