• Páginas: 64
  • Color: Kolorea
  • Tapas: Azal gogorra
  • Formato: 20 x 26 cm
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-17575-69-4
  • EAN: 9788417575694
  • Año de publicación: 2020
  • Traducción: Bego Montorio
  • Colección: Txikiberri

Uxío (euskera)

Martín Romero

Edición en papel: 12,00 €
Comprar en librerías
Edición digital: 4,00 €
  • Páginas: 64
  • Color: Kolorea
  • Tapas: Azal gogorra
  • Formato: 20 x 26 cm
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-17575-69-4
  • EAN: 9788417575694
  • Año de publicación: 2020
  • Traducción: Bego Montorio
  • Colección: Txikiberri

6 URTETIK AURRERA

“Kaixo, Uxio naiz. Eta zu?”

Hitz horiekin gonbidatzen gaitu mutiko ilegorri eta bihurri batek bere komikira sartzera. Ia-ia eskutik eramango gaitu bere abentura txoroak eta ideia xelebreak deskubritzera. Uxiok lagun bat du, Ana, eta txakurtxo bat, Rosenda; horiek izango ditu laguntzaile bere joan-etorrietan, baita irudimen mugagabeak zabaltzen dizkion parajeetarako bidaietan ere. Sei  urtetik aurreragokoentzako album honetako orri koloretsuek mutikoaren abentura eta gorabeherak umorez, poesiaz eta bizitasunez jasotzen dituzte, pare bat orrialdetako kontakizun laburretan bildurik. Horietakoren batean, parte hartzeko ere eskatuko dio irakurleari.

A Coruñako Diputazioak ematen duen Castelao komiki saria lortu zuen liburuak 2019an, haur eta gazteentzako atalean. Epaimahaikoen hitzetan “komikigintzaren aukera narratiboak bestelako modu interesgarri batez baliatzen ditu”, “umorez, jostari eta adinera egokiturik“. Uxio galegoz argitaratu zen lehen aldiz.

 

“Oso zaila da irakurle hasiberriak harrapatuko dituen komiki bat topatzea, eta are zailagoa honek beste goxotasun, sentiberatasun eta umorea duen bat aurkitzea. Martin Romerok irakurle hasiberri horiek ulertzeko dohaina du, eta euren unibertsotik mintzo zaie. Komiki zoragarria. Koloreak, gidoia, letra mota, egitura... dena ezin hobeto uztarturik dago komiki honetan, umeen artean arrakasta lortzeko moduan. Komikiekin zaletzeko, komiki zoragarriak irakurtzea dugu modurik onena. Uxio ospakizun bat da, umeek behin eta berriro irakurri nahiko duten kontakizuna”.

Hematocrítico

“Martin Romeroren Uxio komiki dibertigarria, surrealista eta samurra da. Ezin hobea heldu izan nahi duten umeentzat eta berriro ume izan nahi duten helduentzat”.

Kiko da Silva (2019ko Castelako Sariko epaimahaikidea)

“Lan samurra, originala eta oso dibertigarria. Uxio kolore leherketa bat da. Konfeti-zaparrada baten antzekoa. Eskutik heldu eta arima beteko paraje magikoetara eramango zaitu. Umetako ametsetan bezala, dena da zirraragarria. Liburu hau irakurriko duzun bakoitzean beste ate bat zabalduko zaizu. Dozenaka mundu eta bihotz ditu barnean, indarrez taupadaka”.

Ledicia Costas (Haur eta gazte literaturako sari nazionala)

Ya tienes esta edición digital en tu carrito de compra.

No puede comprarse la misma edición digital más de una vez por pedido.