• Páginas: 72
  • Color: Kolorea
  • Tapas: Azal gogorra
  • Formato: 29 x 21 cm
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-16880-89-8
  • EAN: 9788416880898
  • Año de publicación: 2018
  • Traducción: Bego Montorio
  • Colección: Txikiberri
  • Serie: Waluk (euskera)

Waluk 2. Bidaia handia

Ana Miralles, Emilio Ruiz

Edición en papel: 16,00 €
Comprar en librerías
Edición digital: 5,00 €
  • Páginas: 72
  • Color: Kolorea
  • Tapas: Azal gogorra
  • Formato: 29 x 21 cm
  • N.º edición: 1
  • ISBN: 978-84-16880-89-8
  • EAN: 9788416880898
  • Año de publicación: 2018
  • Traducción: Bego Montorio
  • Colección: Txikiberri
  • Serie: Waluk (euskera)

Waluk eta Eskimo lagun banaezinak dira. Waluk hartz gaztea da, eta Eskimo, oso zaharra. Bien artean, modua topatu dute inguru guztiz bortitz batean bizirauteko: baten bizkortasuna eta bestearen eskarmentua batzea. Eskimok iparralderago joatea erabaki du, ehiza-leku hobeen bila. Horretarako, itsasoa zeharkatu behar dute. Walukek igeri egitea zoragarria dela deskubrituko du, baina ezin du susmatu zein luzea izan daitekeen Artikoko bidaia. Zenbait egunez jan gabe eta lo egin gabe egon ondoren, izotz puska batean babestuko dira, akiturik, eta izotz horrek eramango ditu, salbamendu-txalupa bat bailitzan, paisaia berri eta guztiz mortu batera...

Astiberrik 2017an argitaratu zuen Waluk lanaren jarraipena da Waluk 2. Bidaia handia hau. Saileko lehen liburukia Frantzian, Brasilen eta AEBetan ere argitaratu dute, eta bigarren hau, Teresa Valero komikigileak adierazi duen moduan, mota eta adin guztietako irakurleei zuzenduta dago, zeren “krisian den mundu batean bizirauteko borrokan ari diren hartz zurien istorio hau geure istorioa ere bai baita. Eskimo zaharraren nekea eta samurtasuna gure aitita-amamenak dira. Valkia hartz-amaren indarra gure amen indar bera da. Eta Waluk txikiaren poza, nekeak eta itxaropenak gure gazteenak dira. Gure mundua da ahitzen ari den mundu hori.

“Emiliok bikain erabiltzen ditu hitzak –gehitzen du Teresa Valerok–. Haren elkarrizketa naturalistek, umore eta samurtasunez mukuru, sinesgarri egiten dituzte hartzek bizi dituzten egoera zenbaitetan ahaztezinak. Anak, bere aldetik, inuitek aipatzen dituzten elurraren kolore guztiak ezagutzen ditu. Eta gai da hartz bakoitzari nortasun bakana emateko, zeregin handiei aurre egiten dieten izakiek baino ez daukaten adierazkortasun sendo eta sakonaz apaintzeko”.

 

“Emilio Ruiz gai unibertsalez mintzo zaigu: bizitzaren ikastaldiaz, hirugarren adinaz edo naturaren arau gupidagabeez. Ana Miralles cartoon estilotik bezainbeste urruntzen da dokumentalismotik. Bizitasunaren, sinesgarritasunaren eta fantasiaren arteko oreka zailari eusten dio Waluk-ek, eta hala, irakurle askotarikoentzat da egokia.

Yexus, Revista Z

 

“Naturarekiko maitasun benetakoa dario Waluk-i, eta sutsuki defendatzen du animaliek euren ingurunean bizitzeko duten eskubidea”.

Koldo Azpitarte, Mondosonoro

Ya tienes esta edición digital en tu carrito de compra.

No puede comprarse la misma edición digital más de una vez por pedido.