Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso.
Hugo Pratt (Rimini, Italia, 1927 - Grandvaux, Suitza, 1995) munduko komikigilerik handienetakotzat hartzen da aho batez. Bere binetak, ilustrazioak eta akuarelak museorik garrantzitsuenetan daude ikusgai, besteak beste, Parisko Grand Palaisen eta Pinakotekan, Erromako Vittorianon, Veneziako Ca' Pesaron eta Sienako Santa Maria della Scalan. Prattek berak “marraztutako literatura” gisa definitu zituen bere istorioak. Tim Burton, Frank Miller, Woody Allen, Umberto Eco, Paolo Conte eta beste egile eta artista batzuek aipatu izan dute. Italian, Argentinan, Ingalaterran, Frantzian eta Suitzan bizi izan zen. Bidaiari handia izanik, ia mundu osoan barrena ibili zen.