• Izulpena: Irene Hurtado de Saratxo
  • Páginas: 176
  • Color: Zuri-beltza
  • Tapas: Azal biguma hegalekin
  • Formato: 22x29 cm.
  • ISBN: 978-84-10332-13-3
  • EAN: 9788410332133
  • Año de publicación: 2024
  • Colección: Nobela Grafikoa

Itsaso gaziaren balada bat

Hugo Pratt

Edición en papel: 25,00 €
Comprar en librerías
  • Izulpena: Irene Hurtado de Saratxo
  • Páginas: 176
  • Color: Zuri-beltza
  • Tapas: Azal biguma hegalekin
  • Formato: 22x29 cm.
  • ISBN: 978-84-10332-13-3
  • EAN: 9788410332133
  • Año de publicación: 2024
  • Colección: Nobela Grafikoa

Lehen Mundu Gerra lehertzear dela, Rasputin pirataren katamaranak naufrago bat jasotzen du, bestela ezinbestez hilko zena: baten batek hankak eta eskuak lotu dizkio baltsa bati, eta jitoan dabil Ozeano Bareko olatuetan. Gizon horrek mito bihurtzeko moduko izena du: Corto Maltese. Zer egin ote du hain zigor krudela jasotzeko? Zer ezkutatzen ote du begirada misteriotsuaren atzean? Rasputinen eskuetan ausaz eroritako familia oneko bi gaztek ere, Pandorak eta Cainek, galdera bera egiten diote beren buruari. Ez dute sumatzen elkarketa horrek betiko markatuko dituela beren bizitzak, baita milioika irakurlerenak ere.

Astiberrik euskaraz argitaratu du Itsaso gaziaren balada bat, Corto Maltese pertsonaia mundu osoan ezagutarazi zuen lehen komikia, Hugo Pratt marrazkilari entzutetsuarena. Serie hau gaurkotasun handikoa da beti, eta orain beste serie bat dago aurreprodukzio-fasean, Rainbow estudio italiarrarekin sinatuta; kasu honetan, irudi errealen bidez egina.

“Corto, gaur egun nahastezina dena, bere buruaren bila dabil Baladaren garaian: ez du bere biografia ezagutzen (bat-batean agertzen da itsasoaren erdian kateatuta Navigatio Sancti Brandaniko Judas bezala), zalantza egiten du bere psikologiaz, eta Prattek eta berak gutxi dakite oraindik bere aurpegiaz, binetaz bineta zirriborratzen ari baitira, istorioak aurrera egin ahala, funtsezko ezaugarri bakan batzuetatik galdera-zimurren egiturara. Beharbada ahaztuko ditugu bat-batekotasun hieroglifikoan Corto Maltese perfektu agertzen duten istorio franko, baina Baladan bizi da eta gogoangarri bihurtzen da inperfektu izateko egiten duen saioagatik. Hain zuzen horregatik Balada gertakizun baten gisa gelditzen da lehenbiziko irakurleen buruan, komikiaren bidez literatura egiteko modu berri baten eredu gisa”.
Umberto Eco

 

¡Ups!

Lo sentimos, parece que algunos productos no están disponibles en esa cantidad.